Euskadiko SGAE Fundazioaren Konposizio Saria 2026

  • Euskadiko SGAE Fundazioaren Konposizio Saria 2026

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren munduko edozein herrialdetako eta adinetako SGAEko konpositore bazkide guztiek parte hartu ahal izango dute sarian, ganbera-musikako 3 eta 8 musikari bitarteko obra batekin eta gutxienez 7 minutuko iraupenarekin (obra elektroakustikoak ere onartuko dira, betiere gutxienez 3 musikari badituzte).

Aurkeztutako obrak egile bakarrekoa izan beharko du, originala, , erabat instrumentalak (ez dira onartuko letra bat bera ere ez duten lanak) eta deialdira aurkezten den hautagaiak azken lau urteetan zehar sortutakoa (hau da, 2022ko urtarrila eta 2026ko urtarrila bitartean).

Ez dira beste egile batzuen obren moldaketak onartuko, ezta beste piezen zatiak erabiltzen dituzten sorkuntza lanak ere. Aipatutako bi ezaugarri hauek betetzen dituzten obrak ez dira hautaketa prozesuan aintzat hartuko.

Lehiaketa honetara obrak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 16tik martxoaren 16ko 23:59ak arte egongo da zabalik.

Baldintza guztiak betetzen dituzten eta antolakuntzak lehiaketan parte hartzeko onartu dituen obren zerrenda www.fundacionsgae.org webgunean argitaratuko da 2026eko apirilaren 1etik aurrera.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Otsailak 16(e)tik 2026(e)ko Martxoak 16(e)ra
  • EntitateaSGAE Fundazioa
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.