Artistak Egoitzan 2026

  • Artistak Egoitzan 2026

Bilboko Udalak, BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, "Artistak Egoitzan" programaren XVIII. ediziorako deialdia ireki du. Parte hartu nahi duten euskal konpainia eta artistek martxoaren 10etik apirilaren 13ra bitarte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

BilbaoEszenak gehienez lau proiektu artistiko aukeratuko ditu, eta horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango dira. Deialdia Euskadiko artista eta konpainientzat bakarrik dago irekita.

Parte-hartzaileek bi laguntza-mota izango dituzte aukeran: alde batetik, hasierako faseko proiektuetarako laguntzak, 2.000 eurokoak, eta, bestetik, garapen-fasean dauden proiektuetarako laguntzak, 4.000 eurokoak.

Egoitzen iraupena gehienez 25 egunekoa izango da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoaren  arabera, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.

Gainera, hautatutako pertsonek edo konpainiek beren sortze-prozesuak publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, bai BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko beste programa batzuen barruan.

Pertsona edo konpainia interesatu guztiek badbilbao.eus edo bilbao.eus web guneetan agertzen diren argibideak jarraituko dituzte. Ziurtagiri digitala eguneratuta izan beharko da.

Informazio osoa eta deialdiaren oinarriak BAD Jaialdiaren web orrialdean kontsulta daitezke.

Oinarriak eta izen-emateak


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Martxoak 10(e)tik 2026(e)ko Apirilak 13(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaBizkaia
  • Egonalidaren iraupenaEgonaldien gehienezko iraupena 25 egunekoa izango da (ahal bada, uztaila, abuztua, iraila eta urria bitartean)
  • SektoreaArte eszenikoak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.