Kaleko arteen 2026ko direktorioa kaleko arteen euskal eskaintza eszeniko guztia jasotzen saiatzen da. Dokumentu honen helburu nagusia da espazio publikorako ikuskizunak kontratatzeko interesa duten programatzaileen lana errazteko tresna bat eskaintzea.
Direktorioak gidan parte hartzen duten 90 konpainiei eta haien ikuskizunei buruzko informazio guztia jasotzen du, hala nola dosierra, fitxa teknikoa edo katxeta (honek ez ditu gastu gehigarriak barne hartzen, hala nola joan-etorriak).
Artekaleren 2026ko katalogoa ere argitaratu da. Bertan, konpainia bazkideen ikuskizunei eta jaialdiei eta banatzaileei buruzko informazio zabalagoa agertzen da.