Umore Azoka 2027 iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa

  • Umore Azoka 2027 iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa

Leioako Udalak dagoeneko bilatzen ari da 2027ko maiatzaren 6, 7, 8 eta 9an egingo den Leioako Kale Artisten Azoka, Umore Azokaren, XXVII. edizioari irudia emango dion proposamena.

Udalak Umore Azokako kartel-lehiaketa ohikoa jarri du abian. Deialdia partikularrei zein enpresei zuzenduta dago, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Proposamen irabazleak 1.400 euroko saria jasoko du.

 

SORMENA BAI, ADIMEN ARTIFIZIALA EZ

Lehiaketaren oinarriek sormena eta norberaren egiletza sustatzen dituzte. Erabilitako marrazki, argazki, ilustrazio edo bestelako baliabide guztiek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta ezin izango dira adimen artifizialaren bidez sortuak izan. Teknika librea izango da, eta, beraz, parte-hartzaileek edozein modalitate artistiko erabili ahal izango dute beren proposamena osatzeko.

Proposamenek elebidunak izan beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta XXVII. edizioari buruzko informazio ofiziala jaso beharko dute.

Besteak beste, lehiaketatik kanpo geratu ahal izango dira ezarritako neurriak edo testua betetzen ez dituzten lanak, askatasunaren, berdintasunaren edo pertsonen duintasunaren aurkakoak direnak, plagioak direla irizten zaienak edo adimen artifizialaren bidez sortu direnak.

Helburua da kartelak Umore Azokaren filosofia eta irudia transmititzea, Leioako kale-arteen hitzordu nagusietako bat baita.

 

LEIOA OSOAN ZABALDUKO DEN KARTELA

Proposamen irabazlea ez da azokako kartelean soilik erabiliko. Diseinua Umore Azokaren irudi gisa erabiliko da hainbat euskarri eta formatutan, eta egokitzapenak egingo dira gonbidapenetarako, karteletarako, iragarkietarako, txarteletarako, oihaletarako, monolitoetarako eta bestelako komunikazio-elementuetarako.

Gainera, irabazleak diseinuan erabilitako elementuak eta artxiboak eman beharko ditu, eta kartela formatu editagarrian entregatu beharko du, beste euskarri batzuetara egokitu ahal izateko.

 

AZAROAREN 13RA ARTE

Proposamenak azaroaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira Kultur Leioan. Lanak goiburu edo lema baten pean aurkeztu beharko dira, egilearen sinadurarik gabe, eta gutun-azal itxi batean egilearen identifikazio-datuak, curriculum laburra, telefono-zenbakia eta NANa jaso beharko dira.

Kartel irabazlea abenduan jakinaraziko da.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Irailak 13(e)tik 2026(e)ko Azaroak 13(e)ra
  • EntitateaLeioako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.