Gazte Talent 2026 - Musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa

  • Gazte Talent 2026 - Musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa

Gazte Talent Jimmy Jazz Elkarteak Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuekin elkarlanean antolatzen duen musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa da. ”Sortzen” gazte sorkuntza programaren baitako deialdia da. Laboral Kutxa eta Arabako Foru Aldundia lehiaketaren babesleak dira; Araba Euskaraz, IAKIzaskun Arrue Kulturgunea eta Gasteiz Hoy, laguntzaileak. 2026an bere 12. edizioa ospatuko du.

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebinuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14- 35 urte bitarteko gazteak (adina betea deialdiaren egunean). Taldekideen % 25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da. Aukeratutako eta saritutako parte-hartzaileei aipatu baldintzaren egiaztagiria eskatu ahalko zaie.

Lehiaketatik baztertuko dira deialdiaren amaiera egunean merkatuan diskogintza lanen bat edo diskoetxeren batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak. Ez dira baztertuko beraiek finantzatutako diskogintza lanak dauzkatenak.

Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edota bakarlarien adinaren arabera:

  • Gazte Talent saria: 14-24 urteko gazteentzat
  • Gazte Talent Laboral Kutxa saria: 25-35 urteko gazteentzat

Aurkeztutako informazioaren arabera, parte hartzeko kategoria bat esleituko zaio talde edota bakarlari bakoitzari. Talderen batek bi kategoria desberdinetako kideak izatekotan, antolakuntzak eskumena izango du egokitzat jotzen duen kategoria esleitzeko. Horrez gain, honako accesit-ak ere egongo dira:

  • Accesit-a euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat
  • Accesit-a emakumeen presentzia duten talde edo emakumezko bakarlaririk onenarentzat

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Irailak 17(e)tik 2026(e)ko Azaroak 16(e)ra
  • EntitateaJimmy Jazz, Gasteizko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Harremanagaztetalent@gmail.com
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.