Memoria Demokratikoa berreskuratzeko fikziozkoak ez diren liburuak argitaratzeko dirulaguntzak 2026

  • Memoria Demokratikoa berreskuratzeko fikziozkoak ez diren liburuak argitaratzeko dirulaguntzak 2026

Xedea

Oinarri hauen xedea da arautzea Gerra Zibiletik gaur egunera arteko Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko argitaratu gabeko ez-fikziozko liburuak argitaratzeko emango diren laguntzak. Sortze-prozesuan ezin izango da erabili adimen artifizialeko softwarerik.

Denbora eremua

Argitalpenak dirulaguntza jasoko badu, edizioaren eta/edo maketazioaren azken fasean egon behar da, eta 2026ko abenduaren 31rako amaitu behar da nahitaez.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak.

Liburuek memoria historikoa edo oraintsuko memoria berreskuratzearekin eta egia argitzearekin lotutako gaiak jorratu behar dituzte, giza eskubideen defentsaren eta eskubideon urraketen salaketaren ikuspegitik. Gainera, jarduerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean edo bietan egin beharko dira.

Ez-fikzioko liburuak

  1. Edizioaren eta/edo maketazioaren azken fasean dauden testu berriek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
  2. Dirulaguntza jaso ahal izango da ez-fikzioko liburuak euskarara edo gaztelaniara itzultzeko beste hizkuntza batzuetatik. Liburu bat itzultzeko dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da ez egotea argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean (edo bietan).
  3. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira fikziozko eleberriak, lan poetikoak eta antzezlanak.
  4. Amaierako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez, nobela grafikoen edo komikien kasuan izan ezik.
  5. Liburuen argitalpenean jabetza intelektualari buruzko indarreko araudian ezarritakoa bete behar da, bai eta ISBNrako eta legezko gordailurako lege-izapideak ere.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Irailak 22(e)tik 2026(e)ko Urriak 22(e)ra
  • EntitateaGogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaLiteratura, Ondarea
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.