"Raul Guerra Garrido" beka 2026

Bekaren zenbatekoa 25.000 eurokoa izanen da eta balio demokratikoei eta gizartearen aurrerabideari arreta berezia eskainiko dien jatorrizko lana sortzeko proiektuak sortu eta egiteko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Beka honen onuraduna literatura-proiektu bat aurkezten duen edozein pertsona fisiko idazle izan daiteke, honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatzen baldin badu:

a)????Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten udalerrietako edozeinetan administrazio-auzotasuna izatea, gutxienez bost urtez, azken hamar urteetan.

b)????Oinarri hauetan jasotako baldintzak onartzea.

c)????Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako «Raúl Guerra Garrido» beka aldez aurretik jaso ez izana.

Proiektu artistikoak beka eman eta urtebeteko epean garatuko dira, eta ondoren emaitzak jendaurrean aurkeztuko dira. Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiten ahalko dira, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz. Bekaren zenbatekoa bi zatitan ordainduko da:% 50 ebazpena ematen denean, eta gainerako% 50a bekaldia bukatutakoan ordainduko da. Memoria aurkezteko epea deialdia egin eta hurrengo urteko abendiaren 1ean bukatuko da.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Irailak 21(e)tik 2026(e)ko Urriak 20(e)ra
  • EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
  • AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaSektore anitz
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.