Tene Mujika beka 2025

  • Tene Mujika beka 2025

Tene Mujika Beka 2026 deialdia jarri dute abian, euskarazko literatura-sorkuntza sustatzeko eta Euskal Herriko hurbileko historiaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Deialdiak azken 50-75 urteetan gure herrian izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburu-proiektuak jasoko ditu, eta proposamenak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.

Bekak 8.000 euroko dirulaguntza izango du, eta jasotako proiektuen artean testuaren kalitatea eta landutako gaiaren interesa baloratuko dira bereziki. Aurkeztutako lanek jatorrizkoak izan beharko dute, euskaraz sortuak, eta biografia, kronika, erreportaje, saiakera, elkarrizketa edo ikerketa formatuak izan ahal izango dituzte.

Memoria eta literatura-sorkuntza sustatzeko apustua

Tene Mujika Bekaren helburua da azken hamarkadetako memoria eta ezagutza gizarteratuko duten lanak bultzatzea, ikuspegi literario eta dibulgatibo batetik. Deialdiak ez ditu fikziozko proiektuak onartuko, baina egileak materialari tratamendu literarioa emateko aukera izango du.

Parte hartu nahi duten pertsonek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: egilearen curriculum laburra, proiektuaren azalpena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta idazlanaren lagin edo erakusgarri bat (15 eta 20 orrialde artekoa). Dokumentazioa euskara@deba.eus helbidera bidali beharko da, 2026ko abenduaren 14a baino lehen.

Epaimahaia Kristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osatuko dute, eta jasotako proiektu guztiak aztertu ondoren, irabazlea aukeratuko dute. Erabakia 2027ko urtarrilaren 18a baino lehen jakinaraziko da. Aukeratutako egileak bekaren lehen zatia izendapena jasotzean jasoko du, eta bigarrena lana amaitu eta onartu ondoren.

Deialdi honen bidez, Debako Udalak eta Elkarrek euskarazko literatura eta memoria kolektiboaren transmisioa sustatzeko konpromisoa berretsi dute, euskal kultur ondarea aberasten lagunduko duten proiektuak babestuz.

www.deba.eus

Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Irailak 25(e)tik 2026(e)ko Abenduak 14(e)ra
  • EntitateaDebako Udala, Elkar
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • Harremanaeuskara@deba.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.