Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-araubidean, udalerrian gizarte, -kultura- eta kirol-arloko ekimenak, programak eta jarduerak garatzenlaguntzeko, baldin eta udalaren esku-hartzeaosatzen badute eta honela garatzen badira:
1) Prestakuntza bekak, 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean egindako gizarte, kultura eta kirol arloetako prestakuntza ikastaroak finantzatzeko.
2) Dinamizazio proiektuak: 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean egindako programak eta jarduerak.
Deialdiaren helburua eta xedea
Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzek honako arlo hauekin zerikusia duten proiektuak eta jarduerak sustatzea dute helburu:
1. Prestakuntza programetan parte hartzeko bekak eta/edo laguntzak:
- Begiraleak eta/edo animatzaileak (haurrentzako, gazteentzako, hirugarren adinekoentzako...) trebatzeko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
- Prestakuntza artistikoko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
- Kirol begiraleak edota entrenatzaileaktrebatzeko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
2. Gizarte eta komunitatea sustatzeko esku hartzeak:
- Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna.
- Laneratzea.
- Gizarteratzea eta/edo kulturartekotasuna.
- Hirugarren adina.
- Haur edota gazteei zuzendutako jarduera hezigarriak, aisia eta astialdia.
- Osasun prebentzioa.
- Etengabeko prestakuntza eta boluntariotzasustatzea.
- Sentsibilizazioa: ingurumenari lotutakoa, etab.
3. Kultura sustatzeko jarduerak:
- Arte prestakuntza eta sormena.
- Herriko talde artistiko amateurrak laguntzea.
- Herritarrek parte hartzeko kultura jardueren ingurukoak: jaiak, eta abar.
- Zabalkunde kulturala: hitzaldiak, monografikoak, erakusketak, etab.
- Bisita kulturalak.
- Gizarte eta kultura arloko legez eratutako elkarte eta taldeek material ez suntsigarria eta/edo ekipamendua erostea.
4. Euskara sustatzeko esku-hartzeak:
- Euskara sustatzeko jarduerak.
5. Kirola sustatzeko jarduerak:
- Kirol jarduerak.
- Kirol ekitaldiak antolatzea eta egitea.
- Oinarriko kirola sustatzea.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.