Ireki da Huhezinema Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiko 20. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 20tik 22ra ospatuko da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan.
Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko da. Hala, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan, euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Aurten, sari hauek izango dira:
Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
Ikasle Saila
Bideoklip Saila
*Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta jaialdiari buruzko berriak gure webgunean izango dira ikusgai.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.