Tolosan sormena sustatzeko beka bat jarri du martxan Udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Sailak. Helburua da sorkuntza babestea eta sustatzea, kultura-diziplinetan jatorrizko proiektuak garatu nahi dituzten pertsonei finantzaketa emanda.
Beka eskatu ahal izango dute pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeek, baldin eta dagozkion oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.