"Zeharkako estetikak" ikerketa eta ekoizpen artistikorako egonaldiak (2027)

Zeharkako Estetikak artearen, bitartekaritzaren eta espazio sozialaren arteko bidegurutzean kokatutako ikerketa eta esperimentazio ildoa da. Topagune bat da ikerketa kritikorako espazio gisa ulertutako praktika artistikoen, edukien ekoizpenerako, interakziorako zein ikaskuntzen transferentziarako espazio gisa ulertutako bitartekaritza-ekintzen, eta lan-gai baten nahiz horren inguruan aktibo dagoen espazio sozial jakin baten arteko harreman-espazio gisa ulertutako testuinguruaren artean. Proiektua artearen zeharkako dimentsioan oinarritzen da, bertan parte hartzen duten eragileen artean esperientzia eta ekintza partekatuak artikulatzeko.

Deialdiaren helburua Uharteko eta Bartzelonako testuinguruekin lotutako ikerketa eta ekoizpen artistikoko bi proiektu hautatzea da. Bi egoitzek 6 asteko iraupena izanen dute, eta 2027ko otsaila eta ekaina bitartean modu ezberdinetan banatu ahal izanen dira, proiektu bakoitzaren beharren arabera.

Egoitzak espazio sozial, kultural edo/eta ingurumenekoen sortzaile gisa ulertzen dira. Horien bidez, testuinguruen berezitasunekin lan egingo da, Arga ibaiak Uharte, Atarrabia eta Burlatatik igarotzean duen figuraren inguruan eta Besòs ibaiaren ahoan, Mediterraneo itsasoarekin elkartzen den lekuan, lurraldea aktibatzearekin lotutako prozesuen bidez.

Hauek dira deialdiaren lau helburu orokorrak:

  1. Ikerketarako eta ekoizpen artistikorako bi egoitza kokatuko garatzea, Arga ibaiak Uharte, Atarrabia eta Burlatatik igarotzean duen testuinguruarekin edo Besòs ibaiaren ahoak Bartzelonan Mediterraneo itsasoarekin duen elkartzearekin lotuta.
  2. Bi proiektuek alderdi guztien artean adostuko den aurkezpen bat partekatuko dute.
  3. Lurraldearekin lan egiteko metodologi berriekin esperimentatzea, non entzuteko gaitasuna eta hortik eratortzen diren akordioak erdigunean jartzen diren.
  4. Proposamenak lurraldean garatzen ari den lanarekin edo bertan lan-ildo berriak garatzearekin konektatzeko aukera ematea.

Izen-ematea


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Urriak 20(e)tik 2026(e)ko Azaroak 30(e)ra
  • EntitateaHUARTE Arte Garaikideko Zentroa, Idensitat
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaHainbat
  • Egonalidaren iraupenaZazpi aste
  • SektoreaIkusizko arteak, Bestelakoak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.