ZINEBI Express 2026 (udazkeneko edizioa)

  • ZINEBI Express 2026 (udazkeneko edizioa)

Bueltan da ZINEBI Express laburmetraien lehiaketa! Aurten 18. edizioa beteko du eta 2026ko azaroaren 5etik 9ra egingo da. Film laburren sariketa honek erronka berezi bat du ardatz: gaia txapelketaren hasieran jakinarazten da, eta taldeek egun gutxien buruan sortu behar dute haien ikusentzunezko pieza, asko jota 3 minutukoa izan beharko dena.

Jarduera hau Pórtico ZINEBI Atariaren parte da, prestakuntza akademikoaren, jaiotzen ari den ikus-entzunezko sorkuntzaren eta praktika zinematografiko profesionalaren arteko urratsa errazteko pentsatutako espazioa. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak antolatzen du, EHUKulturaren laguntzarekin eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen, Euskal Herriko Zinema Eskolaren eta Tartangako Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren parte-hartzearekin. IDOMen babesa ere badu.

Deialdian edozein nazionalitatetako taldeek eman dezakete izena, eskolei edo prestakuntza-zentroei lotuta egon ala ez, eta talde bakoitzak film labur bakarra aurkez dezake.

zinebi.eus

Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Azaroak 5(e)tik 2026(e)ko Azaroak 9(e)ra
  • EntitateaZINEBI
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.