Dantzak berriz ere Pasaiako kaleak hartuko ditu! 2027ko ekainaren 10etik 13ra ospatuko dugu Pasaiako Dantza Festibalaren 9. edizioa, eta programazioa osatzeko proposamen artistikoen bila gabiltza.
Dantza sortzailea zara? Konpainia bateko kidea? Zure lana ezagutu nahi dugu!
Festibala: 2027ko ekainaren 10etik 13ra. Deialdiaren amaiera: 2026ko azaroak 20a.
NORK AURKEZ DEZAKE PROPOSAMENA? Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantza-sortzaileek eta konpainiek.
ZER LAN MOTA? Iraupen labur edo ertaineko dantza-lanak, kalean edo ezohiko espazioetan aurkezteko sortuak.
Dantza kalean, dantza denontzat
Pasaiako Dantza Festibalean kalea topagune bihurtu nahi dugu, dantzaren bidez elkarrekin gozatzeko, hausnartzeko eta emozionatzeko.
Zure proposamena ezagutzeko irrikaz gaude! Bete beheko inprimakia azaroaren 20a baino lehen.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.