Euskara, literatura, sormena eta idatzizko adierazpena bultzatzeko xedez, Urnietako Udalak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren edizio berri bat antolatu du. Aurten bi kategoria desberdin egongo dira, haurrera eta gazteena.
Haurren kategorian 2015ean, 2016an edo 2017an jaiotako herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleek parte har dezakete. Sariak 200, 150 eta 120 euroko kultura-bonuak izango dira.
Gazteen kategorian berriz, 2011ko urtarrilaren 1a eta 2014ko abenduaren 31 bitartean jaiotako herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak izango dute parte hartzeko aukera. Kasu honetan 500, 300 eta 150 euroko sariak banatuko dira.
Helduen kategorian, 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Bi sari izango dira, 1.800 euro eta 1.000 euro.
Bi kategorietan lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 10a izango da.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.