Deialdi honen xedea da 21., 24. eta 26. oinarrietan ezarritako ikus-entzunezko proiektuen preprodukzio, produkzio eta sustapen gastuen zati bat finantzatzeko dirulaguntzak ematea 2026ko ekitaldian.
2. Dirulaguntzen modalitateak hauek dira:
a) Preprodukzio gastuak finantzatzeko dirulaguntzak.
b) Produkzio gastuak finantzatzeko dirulaguntzak.
c) Sustapen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak
3. Foru-dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira honako hauek:
a) Hezkuntza-sistemako ikaskuntza-prozesuei lotutako ikus-entzunezko proiektuak.
b) Hizkuntzak ikasteko egiten diren ikus-entzunezko proiektuak.
c) Turismoa sustatzeko egiten diren ikus-entzunezko proiektuak.
d) Sexuarengatik diskriminazioa dakarten ikus-entzunezko proiektuak.
e) Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 9.2 artikuluaren arabera X pelikularen kalifikazioa jasotzen duten proiektuak.
f) Serieak eta dokuserieak, preprodukzio modalitaterako izan ezik.
g) Talent show-ak, lehiaketak, bidaia-programak, reality show-ak edo antzeko entretenimendu-programak.
Informazio gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.