"Ahots Baten" sormen-egonaldia 2026

Badator aurten ere Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez antolatzen duen Ahots Baten sormen-egonaldia. 2015az geroztik antolatzen den Ahots Baten egonaldia Arantzako Aterpean (Nafarroa) izango da aurten, abenduaren 26tik 30era. Bertaratzen diren gazteek bertsolaritza, literatura, kontalaritza, kantagintza eta antzerkia landuko dituzte, besteak beste. Eta bide horretan lagun izango dituzte tailerrak eta emanaldiak eskainiko dituzten honako sortzaile gonbidatu hauek: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak.

Izena emateko epea azaroaren 12an hasi, eta abenduaren 4an bukatuko da. Matrikularen prezioa 130 eurokoa da autobusa, lotarako lekua eta jatekoak barne.


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Azaroak 12(e)tik 2026(e)ko Abenduak 4(e)ra
  • EntitateaEuskaltzaindia
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaGipuzkoa
  • Egonalidaren iraupenaAbenduaren 26tik 30era
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Literatura

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.