ZINEBI Animation Lab-ek bere bigarren edizioa egingo du animaziozko zortzi proiekturekin eta 3.000 euroko bi laguntzarekin

  • ZINEBI Animation Lab-ek bere bigarren edizioa egingo du animaziozko zortzi proiekturekin eta 3.000 euroko bi laguntzarekin

  • Laborategia azaroaren 25etik 27ra egingo da, ZINEBI 68ren barruan, eta animazioaren arloko profesionalak bilduko ditu proiektu berrietan lanean ari diren zinemagile eta ekoizleekin
  • Deialdiak gehienez zortzi proiektu hautatzea aurreikusten du: lau Euskadikoak eta beste lau Estatukoak, animaziozko film laburren, film luzeen eta sailen artean
  • Parte-hartzaileek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dutegidoigintzan, zuzendaritza artistikoan, ekoizpenean eta garapen-estrategietan. Saritutako proiektuak azaroaren 27an iragarriko dira

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak - ZINEBIk azaroaren 25etik 27ra egingo du ZINEBI Animation Lab ekimenaren bigarren edizioa. Animazio-proiektuen garapenerako laborategi honek zinemagileak, sortzaileak eta ikus-entzunezko industriako profesionalak bilduko ditu. Ekimena ZINEBI 68ren programazioaren barruan kokatzen da (azaroaren 20tik 27ra izango da), eta Jaialdiak produkzio berriei sorkuntzaren lehen faseetatik laguntzeko duen apustua indartzen du.

Laborategia animaziozko film labur, film luze eta telesail proiektuei zuzenduta dago, erabilitako teknika edozein dela ere. Deialdiak gehienez zortzi proiektu hautatzea aurreikusten du, lau Euskadikoak eta beste lau Estatukoak, eta hiru egunez prestakuntza-, aholkularitza- eta topaketa profesionalen programa batean parte hartuko dute.

Pedro Riverok koordinatuta, ZINEBI Animation Lab ekimenaren helburua parte-hartzaileei lanerako espazio bat eskaintzea da, beren proposamenak aztertu, beharrak identifikatu eta animazioaren sorkuntzaren nahiz industriaren hainbat arlotako adituen laguntzarekin proiektuak garatzen jarrai dezaten.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 15
  • Gaia Ikus-entzunezkoa