Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, euskarazko hizkerari eta adierazkortasunari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du. Norabide horretan, erabaki du eguneroko hizkeraren galdegaiak erdigunean jartzea, ahozkotasunari helduta, hainbat mailatako ikerketa-jardunak sortuz. Batetik, abiapuntuko ikerketak: objektua bera kokatzea, eguneroko hizkeraren ezaugarriak aletzea, euskal komunitateak arlo horretan duen egoera diagnostikatzea. Beste batzuk, aldiz, ikerketa aplikatuagoak: eguneroko hizkeraren hobekuntzan eragiteko tresnak hezkuntzan, hedabideetan eta bestelako bideetan.
Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta, ondorengo zazpi eremuak oinarrian direla, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da deialdi honen helburua.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.