Deialdi honen helburua da Gaubean 2026an kirol, kultura eta gizarte arloko jarduerak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko dirulaguntzak arautzea. Udalak arlo horietan egiten dituen jardueren osagarri edo ordezkoak direnei eta Gaubeako udalerriarentzat interesgarriak direnei emango zaizkie dirulaguntzak.
Emandako laguntzak erakunde onuradunaren jarduera guztiak finantzatzeko izango dira. Horiek horrela, 2026an aurreikusitako jarduera guztiak jaso behar ditu aurkeztutako aurrekontuak.
Epigrafe hauetako programa eta jarduerek jaso dezakete dirulaguntza:
4.1. Kultura programak eta jarduerak, hezkuntzakoak, aisialdiko prestakuntzakoak, kirol eta jolasekoak (herritar guztientzako diren eta kirola erregulartasunez egitea sustatzen duten lehiarik gabeko jarduerak, txapelketa tradizionalak, lehiadun jarduera irekiak eta abar), talde babesgabeek edo gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenek parte hartzeabultzatu edo bermatuko duten programak eta ekintzak.
4.2. Aste edo jardunaldi tematikoak (mintzaldiak, hitzaldiak...).
4.3. Gaubeako jarduera soziokultural tradizionaleko programak eta jarduerak, betiere herriko jaietan sartzen ez badira.
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
a) Gaubeako Udalak eskaintzen dituenen paraleloak diren kultura, kirol edo gizarte proiektuak, ez bada udalak eskaintzen dituenen osagarri direla; hori dagokion batzordeak zehaztu beharko du.
b) Udalak beste aurrekontu partida batzuen kontura ekarpen ekonomikoak egin dizkien jarduerak.
c) Ondasun higigarriak eta higiezinak erosi, konpondu eta zaharberritzeko gastuak.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.