Deialdiaren xedea da Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionalak ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten jaialdietan (industria arloa), merkatuetan, azoketan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko 2026ko azaroaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitartean (biak barne) gauzatzen diren laguntzak arautzea, banakako ebaluazioaren bidez.
Laguntza horiek 20.000 eurokoak izan dira guztira. Aurrekontu-banaketa honela gauzatzen da:
- A modalitatea: Goya sarietarako hautagai diren filmak, izendatutakoak eta/edo saridunak sustatzeko berariaz diseinatutako ekintzak: 5.000 euro.
- B modalitatea: zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko jaialdietan, azoketan eta ekitaldietan parte hartzea: 15.000 euro.
Laguntzen zenbatekoa ezin izango da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan. Eskaera bakoitzeko gehieneko laguntzak honako hauek izango dira:
- A modalitatea: Goya sarietan izendatuta edo/eta sarituta dauden film hautagaientzat berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak: 3.000 euro.
- B modalitatea: zinemaldietan, merkatuetan, azoketan eta zinematografiako eta ikus-entzunezko ekitaldi profesionaletan parte hartzea: 2.000 euro.
Eskaera bat aurkeztuko da joaten den jaialdi, merkatu, azoka edo ekitaldi profesional bakoitzeko. Deialdia araubide indibidualizatuan denez, eskatzaile berak beste eskaera batzuk aurkeztu ahal izango ditu lehenengoaren ondoren, betiere ekitaldi desberdinetarako bada. Laguntza eskaera guztien baturak 5.000 euroko muga izango du.
Norentzat
- Pertsona fisikoak, gutxienez 2026ko urtarrilaren 1etik Nafarroan erroldaturik daudenak.
- Merkataritza sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, nortasun juridikorik gabekoak, baldin eta egoitza soziala Nafarroan badute edo 2026ko urtarrilaren 1etik gutxienez Nafarroan jarduten badute.
- Pertsona fisikoek zein juridikoek ICAAren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute ekoizle gisa, eskaera egiteko unean.
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Azaroak 21(e)tik 2027(e)ko Irailak 30(e)ra
- EntitateaNafarroako Gobernua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- Deialdia
OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.