Lekeitioko Kaleko Arteen Jaialdiak 2026ko abenduaren 11ra arte jasoko ditu 37. ediziorako proposamenak.
KALEKA Scratch arloa programa garapenean dauden lanentzat laguntza plataforma bat bezala ulertzen da. 300 euroko ordainsaria eskaintzen du.
KALEKA Scratchek aukeratutako lanei eskaintzen die:
KALEKA Scratch publikoarekiko, ikus-entzulearekiko edo parte-hartzaileekiko elkar-trukerako marko baten barruan sorkuntza garaikideko sektorearen ideiak eta lanak garatzeko plataforma eskuragarri bat bezala azaltzen da.
Harrera-estetiketatik, publikoa prozesu sortzaileetan elementu pasiboa izatetik prozesu horren elementu aktiboa izatera pasa da. KALEKAk publikoaren hartzaile-aktiboaren paperetik haratago joan nahi du, eta horretarako sortzaileak eta hartzaileak elkar truke erlazio-egoera batean ipintzen ditu. Sorkuntza erlazio-egoera honek bi subjektibitate, modu horizontalean, jartzen ditu: egilearen subjektibitatea eta hartzailearen subjektibitatea.
Horregatik, KALEKA Scratchek, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta berrelikadura honetan parte hartzeko audientziak gonbidatzen ditu.
KALEKA Scratch deialdian garapen-prozesuan dauden edozein disziplinako proposamenak izan daitezke hautatuak. Jaialdiaren izaera kontutan hartuta, lehentasuna izango dute “kale-arte” mailatik gertu dauden proposamenak edo KALEKAren jokaera-markoaren barruan parte-hartu daitezkeenak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak.
Hautatutako lanak jaialdiaren egunetan zehar programatuko dira. Aurreko ediziotan, sorkuntza eremu eta formatu ezberdinetako lanak aukeratu ziren: audio-walk, zirkua, performance, joku-ibiltariak, dantza eta mikro-antzerkia.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.