Jarek eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatza bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatxu egin diote: brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral goiza da Piarres Lartzabal Kolegioan, eta ikasleak oldarraldian beti baikor.