"Titikornio"

  • "Titikornio"

Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira.

Titikornio nobela korala da. Ikuspuntu ezberdinetatik eta kapitulu motzen bidez Juneren minbiziaren prozesu osoa biziko du irakurleak. Estilo zuzena darabil Irati Garmendiak; badaki hitzak zorrozten min emateraino, eta badaki noiz leundu, kontakizunean arnasa hartu ahal izateko. Istorio hunkigarria eta indartsua da, minbiziaren errealitate gordina islatzen duena.

erein.eus

En breve

  • Tipo Libro
  • Autoría Irati Garmendia
  • EditorialErein
  • Precio18,50 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas160
  • Año de publicación2026
  • ISBN978-84-1093-135-0
  • AdquirirPréstamo , Compra