"Titikornio"

  • "Titikornio"

Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira.

Titikornio nobela korala da. Ikuspuntu ezberdinetatik eta kapitulu motzen bidez Juneren minbiziaren prozesu osoa biziko du irakurleak. Estilo zuzena darabil Irati Garmendiak; badaki hitzak zorrozten min emateraino, eta badaki noiz leundu, kontakizunean arnasa hartu ahal izateko. Istorio hunkigarria eta indartsua da, minbiziaren errealitate gordina islatzen duena.

erein.eus

Laburrean

  • Mota Liburua
  • Egileak Irati Garmendia
  • ArgitaletxeaErein
  • Zenbatekoa18,50 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua160
  • Argitalpen-urtea2026
  • ISBN978-84-1093-135-0
  • EskuratuMailegua , Erosketa