Tekno Fantasy lantalde irekia egiten ari den argi. eta proiekzio.ikuskizunetarako tramankuluak sortzeko prozesuaren barruan, lantegi honek kamera gabeko animazioarekin esperimentatzea proposatzen du. Kamerarik gabeko animazio-teknika esperimentaletan fokua jarriz, zuzenean manipulatuko dute parte-hartzaileek zinemako filma, testuren eta koloreen arteko fusioa bilatuz.
Lantegia bi zatitan banatuko da: alde batetik, filma manipulatzea, urratzea, zulatzea eta margotzea, eta bestetik, proiekzioa, irudiak zuzenean desitxuratuko dituzte parte-hartzaileek, lenteak eta bestelako trasteak erabiliz.