EDT dantza, terapia, mugimendu eta osasunari buruzko topaketak seigarren urtez jarraian egingo dira 2026ko irailaren 4an, 5ean eta 6an, Donostiako Tabakaleran.
Aurtengo edizioak begirada transgenerazionala jarriko du erdigunean, dantza eta mugimendua bizitzaren etapa guztiak zeharkatzen dituzten hizkuntza eta adierazpide gisa ulertuta.
Dantza ez da soilik praktika artistiko edo profesional bat. Gorputzaren bidez osasuna sustatzeko, harremanak eraikitzeko, komunikazioa errazteko eta elkarrekin egoteko aukera ematen duen tresna ere bada. Haurtzarotik zahartzarora, etapa bakoitzaren behar, erritmo eta aukeretara egokituz, mugimenduak pertsonen garapena, ongizatea eta komunitatearekiko lotura indartzen ditu.
Hiru egunez, solasaldiak, tailerrak, esperientzia artistikoak eta topaguneak izango dira, dantzaren, mugimenduaren eta osasunaren arteko elkarguneak ikuspegi anitzetatik esploratzeko.
EDT 6 PROGRAMA (PDF)
PREZIOAK eta IZEN-EMATEAK
Izen-emateak uztailaren 2tik 28ra info@addedantza.org helbidean.
Beharrezkoa da inskripzioan adieraztea zein praktika/solasalditan ematen duzun izena.