A Matter of Words egile, editore, diseinatzaile, argitaletxe, banatzaile, liburu-saltzaile eta irakurleen topagune gisa sortu da, idazketaren, edizioaren eta irakurketa-kulturaren orainaren inguruan elkarrizketarako gune bat aktibatzeko helburuarekin.
Datozen urteetan, A Matter of Words nazioarteko topagune bihurtu nahi du, hainbat ikuspegi eta jardun elkartu, esperientziak partekatu eta ideiak trukatu ahal izateko.
Halaber, liburuek eta argitalpenak gero eta hedatuago dagoen scrolling kulturaren aurrean funtsezko alternatiba gisa duten zereginaz hausnartzeko gunea izan nahi du.
Lehen edizio honetan liburu-azoka txiki bat eta publikoari irekitako programazio-egun bat uztartzen dira —hitzaldiak, mahai-inguruak eta liburu-aurkezpenak izango dira—, eta, horrekin batera, egun erdiko lan-saio bat egingo da, hausnarketa kolektiboari eta sinposioaren etorkizuneko edizioak garatzeari eskainia.
Gonbidatutako argitaletxe edo liburu-denda bakoitzak 20 minutuko aurkezpena egingo du bere argitalpen-jardunari buruz, antolatzaileek moderatutako elkarrizketa batean parte hartuko du, eta bere argitalpenak beste argitaletxe eta liburu-denda batzuenekin batera aurkeztu eta saltzeko gune bat izango du.
18:00etan · Irene Kopelman eta Thomas Boutouxen arteko solasaldia
19:00etan · Irene Kopelmanen Silueta y otras historias erakusketaren inaugurazioa
Goizeko saioa · In Good Company: Every Here and There
Liburuak eszena baten parte dira; beti dago hemen bat eta han bat.
Saio honetan komunitateen sorrera, banaketa-estrategiak eta liburu-denden zeregin soziala aztertuko dira, liburuak zirkulatzeko eta haien inguruan komunitateak antolatzeko moduei buruzko hainbat ikuspegi bilduz.
Arratsaldeko saioa · New Directions
Saio honetan hainbat argitalpen-moduren jasangarritasuna eta etorkizuna aztertuko dira —erakusketen katalogoetatik eta artista-liburuetatik aldizkari eta hezkuntza-argitalpenetara—, etengabe aldatzen ari den kultura-testuinguru batean.
Parte-hartzaileak, besteak beste: Thomas Boutoux, Paraguay Press (Paris); Alejandro Cesarco, Lawrence (Madril); Carlos Copertone, Caniche Editorial (Ibarrangelu); Mela Dávila Freire, komisarioa (Hanburgo); Kristen Vida Alfaro, Silver Press (Londres); Blanca Sotos, MiraLookBooks (Madril); Benjamin Thorel, After 8 Books (Paris).
Beste argitaletxe eta liburu-denda batzuk:
Belleza Infinita
fluent books
Hegoa diskak
Brillo Editorial
Estudio Ejemplar
Tejido Ajado
A Matter of Words Thomas Boutouxek eta Alejandro Cesarcok komisariatutako ekimena da.