Basquerville 2026 - Diseinu eta Teknologiaren Euskal Festibala

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko urriaren 8(e)tik 2026(e)ko urriaren 10(e)ra
  • Basquerville 2026 - Diseinu eta Teknologiaren Euskal Festibala

2026ko urriaren 8tik 10era, Arkabiak (Gasteiz) Basquervilleren laugarren edizioa hartuko du. Hiru egun diseinuaren eta teknologiaren inguruan ezagutza partekatzeko, esperientziak trukatzeko eta egiteko modu berriak aurkitzeko.

Ostegunean, hilak 8, bi tailerrekin hasiko da jaialdia, eta ondoren Harroby izango da, tokiko talentu sortzaileari eskainitako doako espazioa, BEGIHANDI Gasteiz-en edizio berezi gisa, EIDEk 2024tik DIGArekin batera antolatzen duena.

Ostiralean eta larunbatean, tokiko eta nazioarteko erreferenteen 12 hitzaldi eta argitzeke dauden beste jarduera batzuk bilduko ditu jaialdiak.

Jada ezagutzen dira lehen hizlariak: Miguel Chevalier, Maria Lopez de Subijana, Gab Bois, Hiruki, Soyun Park... eta hau hasiera besterik ez da.

Sarrerak jada salgai daude prezio murriztuan eta hizlariak geroz eta gehiago dira.

Informazio gehiago: https://basquerville.eus/


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko urriaren 8(e)tik 2026(e)ko urriaren 10(e)ra
  • Lekua Arkabia - Calle Postas, 13 (Vitoria-Gasteiz)
  • Web Arkabia

Non