"Cómo crear las ilustraciones de un cuento" ikastaroa, Aitziber Alonsorekin

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 23(e)tik 2026(e)ko urriaren 30(e)ra
  • "Cómo crear las ilustraciones de un cuento" ikastaroa, Aitziber Alonsorekin

Ikastaro honetan ipuin baterako ilustrazioak sortzeko prozesua azalduko da: ilustratzaileak testua jasotzen duen unetik, zirriborroetara eta azken ilustrazioetara. Pertsonaiak zirriborroen bidez landuko dira: nolakoak diren fisikoki edo nola koka daitezkeen hainbat egoeratan.

Programa

  • Hasteko Aitziber Alonsok album ilustratuei buruz hitz egingo du ikasleekin. Album batzuk erakutsiko dizkie, estilo ezberdinetakoak, eta horien sortze prozesua nolakoa den azalduko die: ilustratzaileak testua jasotzen duen momentutik abiatuta, zirriborroak egin eta marrazkiak bukatu arte.
  • Ondoren, zirriborroen bidez, pertsonaiak landuko dituzte: nolakoak diren fisikoki.
  • Gero paisaiak landuko dituzte. Paisaiak nola marraztu erakutsi ostean, pertsonaiak nola kokatu azalduko die.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gustuko duen liburu baten pasarte bat ekarriko du. Pasarte hori haur literaturako obra batena edo helduen literaturako obra batena izan daiteke.
  • Testua orrialdeka banatu ondoren, esaten duena aztertzen hasiko dira ilustratu ahal izateko.
  • Testua irudikatzeko, ilustrazioak egin eta horiek margotzeari ekingo diote ikasleek. Beti ere, koloreen eta testuren koherentzia bat bilatuz.

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko urriaren 23(e)tik 2026(e)ko urriaren 30(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 23 eta 30 (ostiralak): 18:00-20:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea - DK. Aiete pasealekua, 63 (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa58 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Aiete Kultur Etxea
  • Izen-ematea 2026(e)ko irailaren 16(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non