Loraldia 2025: Ikusletegia: Xiberoa kantuz loraturik dokumentala: "Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan"

Bilbao 13 de marzo 2025
  • Loraldia 2025: Ikusletegia: Xiberoa kantuz loraturik dokumentala: "Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan"

Dentro de la programación de Loraldia 2025.

Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Lorazaina izatea eta Xiberoa Kantuz Loraturik ikusteko sarrera aldez aurretik erostea.

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuneko protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Emanaldi horren sormen prozesuari eskainitako begirada eta herrialde baten emozioen lekukotza da dokumental hau.

Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute lan hau eta ikuskariaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.

loraldia.eus

En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 13 de marzo 2025
  • Horario18:15
  • LugarTeatro Arriaga
    Plaza Arriaga, 1
    Bilbao
    Web
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Teatro Arriaga, Bilbao

Dónde