Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere partaideek ehun ekitalditik gora eskainiko dituzte euskara egunerokoan bizitzeko aukera emanez. Herriek, elkarteek, kultur eragileek eta bestelako partaideek antolatutako hitzordu horiek lurralde osoan euskararen erabileraren alde egiten den elkarlanaren isla dira. 2026ko edizioa, euskararen normalizazioari buruzko kongresu batekin bururatuko da, Ziburun, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean.
Ikuskizunak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, topaketak, familia animazioak eta ondarearen inguruko bisitak uztartuz, Euskararen Urtaroak azaroaren 6tik abenduaren 3ra euskara gizarte eta kultura bizitzaren eremu askotan biziarazten duten egitasmoak emanen ditu argitara. Helburua argia da: euskaldunei, ikasleei zein euskarara hurbildu nahi dutenei hizkuntza praktikatzeko, entzuteko edo ezagutzeko aukera erraz eta atseginak eskaintzea.
Guzientzat zabalik den ekimena
Euskararen Urtaroa publiko orori zuzendua da.