Euskararen Urtaroa 2026: egitaraua

Ziburu 2026(e)ko azaroaren 6(e)tik 2026(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • Euskararen Urtaroa 2026: egitaraua

 

Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere partaideek ehun ekitalditik gora eskainiko dituzte euskara egunerokoan bizitzeko aukera emanez. Herriek, elkarteek, kultur eragileek eta bestelako partaideek antolatutako hitzordu horiek lurralde osoan euskararen erabileraren alde egiten den elkarlanaren isla dira. 2026ko edizioa, euskararen normalizazioari buruzko kongresu batekin bururatuko da, Ziburun, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Ikuskizunak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, topaketak, familia animazioak eta ondarearen inguruko bisitak uztartuz, Euskararen Urtaroak azaroaren 6tik abenduaren 3ra euskara gizarte eta kultura bizitzaren eremu askotan biziarazten duten egitasmoak emanen ditu argitara. Helburua argia da: euskaldunei, ikasleei zein euskarara hurbildu nahi dutenei hizkuntza praktikatzeko, entzuteko edo ezagutzeko aukera erraz eta atseginak eskaintzea.

Guzientzat zabalik den ekimena

Euskararen Urtaroa publiko orori zuzendua da.

  • Euskaldunentzat eta hiztun berrientzat, euskaraz elkar ezagutu eta une atseginak partekatzeko aukera paregabea da.
  • Euskara ikasten ari direnentzat, hizkuntza praktikatzeko eta murgiltzeko parada ederra da.
  • Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere, hainbat animaziok, aldibereko itzulpenari esker, hizkuntzarekin lehen harremana egiteko aukera eskaintzen dute.

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko azaroaren 6(e)tik 2026(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • LekuaAzkaine, Donapaleu, Sara, Biarritz, Baiona, Itsasu, Amorotze-Zokotze, Uztaritze, Burgue-Erreiti, Donibane Garazi, Biriatu eta
    Ziburu
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Ziburu

Non