Desmuntatzeak eta ornamentuak / Desmontajes y ornamentos euskal testuinguruko bost artistari eginiko elkarrizketak biltzen dituen liburua da: Sahatsa Jauregi, Oier Iruretagoiena, Damaris Pan, Daniel Llaría eta Nora Aurrekoetxea. 1980ko hamarkadan jaioak eta diziplina anitzeko obra desberdinarekin, artea egiteko eta ulertzeko kidetasunak eta moduak determinatzen dituen erreferente eta lotura testuinguru bat partekatzen dute.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Egileak
Mikel Onandia (Durango, 1983) artearen historialaria eta erakusketa komisarioa da. Filosofian lizentziatua eta Artearen Historian lizentziatua eta doktorea, 2017tik EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da. Liburu, museoetako katalogo eta arte publikazioentzako artikulu eta testuen egile da eta komunikabide ezberdinekin kolaboratzen du.
Jone Alaitz Uriarte (Arrasate, 1986) arte garaikidearen esparruan lan egiten duen kultur-programatzailea eta komisarioa da. Filosofian lizentziatua da eta Arte Garaikidearen Historian masterra du. 2015a geroztik, Donostiako Tabakalerako Arte Garaikidearen departamentuan egiten du lan. Basilika podcast plataformako kidea da eta, 2020tik, Argia aldizkarian arte kritika idazten du.