Mikel Azpirozen lan berria da Pake pieza. Aurreko hiru diskoen (Gaua, Zuri eta Islak) bidetik dator. Entzulea introspekziora eta meditaziora daramaten bederatzi konposizio biltzen ditu, Azpirozek sortuak denak. Azpirozen musika –Ricardo Aldarondo musika kritikariak deskribatu izan duen bezala– hainbat geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodia dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinakoenak, abangoardiako joera sotilak...
Konposizioak
1 Pake pieza
2 Urteak
3 Gadjo Dilo
4 Mendian
5 Eskerrak atte
6 Elkartasun doinua
7 Berastegi
8 Sahara eusten
9 Gaueko trena