Rekalde Aretoa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Rekalde Aretoa
  • Rekalde Aretoa
  • Rekalde Aretoa

Rekalde Aretoa egungo arte-jarduera askoren ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko helburua duen gune bat da.

1991. urtean sortu zenetik, aretoaren ibilbidea estuki lotuta egon da gure mugen barnean eta kanpoan ekoizten den arte garaikidearen ikerketarekin, eta, ildo horretan, egungo artearen ardatz diren eztabaidetan oihartzuna izan duten lan-proposamenak egin ditu.

Rekalde Aretoak leku egokia izan nahi du funtsezkoak diren gako batzuk batera landu ahal izateko, hain zuzen, arte-ekoizpenaren esanahiari, artearen aurkezpen- eta erakusketa-mota ezberdinei, eta era askotako ikusleekin elkarrizketan aritzeko gaitasunari dagozkien gakoak.

Rekalde Aretoak abiadura ezberdinetan ibili nahi du, era askotako lan-formatuetan sakondu ahal izateko, erakusketak, lan-aurkezpenen proiektu zehatzak, eztabaida-saioak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta argitalpenak prestatuz. Rekalde Aretoak kulturaren hizkera desberdinei buruzko eztabaida irekian parte hartu nahi duten guztiek eratuko duten "gunea" izan nahi du. Azken batean, gaur egungo jarduera artistikoa ikasteko plataforma bat izan nahi du.

2025eko urtarrilaren 28an, Rekalde Aretoak instalazio hobeekin zabaldu ditu ateak berriro, etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko eta errealitate artistiko eta kultural desberdinetara egokitzeko asmoarekin.


Non