Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta jendeari Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.
Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala.