Carlos Blanco Aguinaga, CBA, kulturgune eta sorkuntza espazio bat da, topaketarako, sormenerako eta kultur ekintzarako aukerak ematen dituena. Bere DNA kulturaren eta herritarren arteko zubi lana egitea da; pentsamendu kritikoa, hizkuntza artistikoen aniztasuna eta sormena sustatzea.
Musika, arte eszenikoak, arte bisualak eta espresio formatu berriak bat egiten dituen programazio baten bidez, CBAk talentu artistikoa babesten du, eta askotariko publikoak erakartzeko modu berriak bilatzen ditu. Horrela, Irun ekosistema kultural zabal batean posizionatzen du.
CBA abangoardiako zentro bat da, bertako eta nazioarteko kultur ekoizpena sustatzen duena; sortzaileen, instituzioen eta herritarren arteko lankidetza ereduei bide ematen diena; eta ikerketa artistikoa, erakusketa eta bitartekaritza konbinatzen dituena esperientzia eraldatzaileak sortzeko.
Gainera, gazteek beren interes, nahikari eta ametsetan oinarritutako proiektuak garatzeko programak bultzatzen ditu, gazteek parte hartzeko, esperimentatzeko eta proposamen berriak sortzeko moduko giroa sortuta.