Loraldia 2022: "Garaiz: 60 t.m"

Bilbao 24 de marzo 2022
  • Loraldia 2022: "Garaiz: 60 t.m"
  • Loraldia 2022: "Garaiz: 60 t.m"

Loraldia 2022

Alaia Martin, MugMus Laborategia.

MugMus Laborategiak bide artistiko eta pedagogikoa urratzeari ekin zion 2015ean Beñat Ralla Yustaren ekimenez, eta ordutik lantalde sendo eta iraunkorra osatu da.

Bere helburu nagusia arte-bizien eremuan mugimendua, musika eta beste adierazpide batzuk baliatuz uztarketa eszenaratzea da. MugMus Laborategiaren ezaugarri garrantzitsua euskal kultura unibertsaltasunez jorratzeko erabateko bokazioa da.

Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuko dute eszenan. Denborak uneoro zeharkatzen gaitu eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? Garaiz gaude oraindik, zertarako? Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta Idazle baten berariazko pasarte literarioekin.


En breve

Toda la información sobre el espectáculo >>

Dónde