Convocatoria Mintzola 2026-2027, para premiar proyectos de TFG y TFM

  • Convocatoria Mintzola 2026-2027, para premiar proyectos de TFG y TFM

  • Deialdi honetan, 2026-2027 ikasturtean aurkeztuko diren gradu- eta master-amaierako lanen egitasmoak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz
  • Nolanahi ere, unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu behar du lana
  • Lanen egitasmoak PDF formatuan eta e-postaz bidali behar dira ondoko helbide elektronikora (zalantzak ere berdin): mintzola@euskaltzaindia.eus
  • Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea: 2027ko apirilaren 30era arte.Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2027ko maiatzaren 28a, beranduenez
  • 2027an, 1.500 euro gordineko hamar dirulaguntza esleituko dira

Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, euskarazko hizkerari eta adierazkortasunari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du. Norabide horretan, erabaki du eguneroko hizkeraren galdegaiak erdigunean jartzea, ahozkotasunari helduta, hainbat mailatako ikerketa-jardunak sortuz. Batetik, abiapuntuko ikerketak: objektua bera kokatzea, eguneroko hizkeraren ezaugarriak aletzea, euskal komunitateak arlo horretan duen egoera diagnostikatzea. Beste batzuk, aldiz, ikerketa aplikatuagoak: eguneroko hizkeraren hobekuntzan eragiteko tresnak hezkuntzan, hedabideetan eta bestelako bideetan.

Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta, ondorengo zazpi eremuak oinarrian direla, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da deialdi honen helburua.

Informazio gehiago


En breve

  • Plazo Del 17 de Noviembre de 2026 al 30 de Abril de 2027
  • EntidadEuskaltzaindia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Tipo de convocatoriaPremios y concursos
  • SectorOtros
  • ActividadInvestigación
  • Contactomintzola@euskaltzaindia.eus
  • Convocatoria BASES

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.