Kontzertua urriaren 27an izango da eta ´Udazken Artximusikala´ programaren barruan kokatzen da.
Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak, Baluarte Fundazioarekin elkarlanean, Udazken Artximusikala programaren bigarren kontzertua aurkezten du. Kontzertua José Castel (1737-1807) tuterarrari eskainia izango da eta urriaren 27an, asteazkena, izango da, 19: 00etan.
Gonbidapena jaso ondoren sartu ahal izango da kontzertura, eta kontzertuen bezperatik egongo da eskuragarri. Gehienez bi gonbidapen eskatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.