Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila lan-bide bat bultzatzen ari da RIS3·estrategiaren esparruan, KSI Kultura eta Sormen Industriak aukera-lurralde gisa hartuta.
2019an hausnarketa-prozesu bati ekin zion, euskal kultura- eta sormen-sektorean I+G+B kontzeptualizatu eta ustiatzeari dagokionez (adierazleen bitartez). Eta hausnarketa-prozesu hori abiatu da, hain zuzen, datuen arabera sektore horietan gabezia bat nabari delako I+G+Bari dagokionez, RIS3 estrategian bildutako hiru lehentasun estrategikoen (Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Osasuna) eta lau aukera-lurraldeetako biren (Elikadura eta Hiri-habitata) aldean. Innobasquek 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren oinarrien dokumentuan bildutako datuen arabera, 2017an Kultura eta Sormen Industriak Euskadiko I+Gko inbertsio guztien % 0,7 ziren. 2014-2017 konparazioan, bilakaera negatiboa izan zuen eremu bakarra izan zen (-% 9,4), RIS3 eremuetan, oro har, I+Gko inbertsioek izan zuten % 10,0eko igoerarekiko kontrastean.
Kultura- eta sormen-sektoreen egoera espezifiko horri gaineratzen zaio Europak beste testuinguru batzuen aldean duen defizita, Horizonte Europa programa berriaren oinarrian dagoen I+G+Baren aldeko apustu europarra justifikatzen duena. Zehazki aipatzen da munduko I+Garen % 20 eta kalitate goreneko argitalpen zientifikoen heren bat Europan gauzatzen diren arren, Europako enpresen I+Gko inbertsioa BPGaren % 1,3 dela, Estatu Batuen % 2aren, Japoniaren % 2,6aren edo Hego Korearen % 3,3aren aldean.
Arazo bikoitz horretatik abiatuta, KSIetan I+G+B ezartzeko kontzeptuzko esparru bat garatzeko lan-prozesuak honako helburu hauek dauzka:
2020an, hausnarketa kontrastatzen joan da I+G+Bn diharduen KSI aukera-nitxoaren GT2 Pilotaje Taldean, elkarteen, sektoreko enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitatearen, KSI azpiegituren, erakunde publikoen, klusterren eta Innobasqueren parte-hartzearekin.
Emaitza aztertuko da KSIetako I+G+Bn adituak diren pertsonekin elkarlanean, nola ikuspegi teoriko batetik hala neurketaren ikuspegitik, 2021eko azaroaren 11 eta 12an Guggeheim museoan egingo diren nazioarteko lan-jardunaldien esparruan.
Jardunaldien programa (PDF, 800 KB)