BAFFEST 2022 - Deialdia

  • BAFFEST 2022 - Deialdia
Baffest

  • DataMartxoak 17
  • Gaia Ikusizko arteak

Epea zabalik apirilaren 17ra arte.

--

FOTOPOP Producciones ekoizleak antolatzen eta Barakaldoko Udalak bultzatzen duen BAFFEST Barakaldoko Emakume Argazkilarien Festibalak Emakume Argazkilarien Lehiaketaren 7. edizioaren deialdia abian jarri du. 

Jaialdiaren barruan, lehiaketak izango du garrantzirik handiena aurten, emakume argazkilarien sorkuntza-lana sustatu eta ikusarazteko helburuz. Edizio honetan, aurrez aurreko harremana eta estatuko argazkilaritzaren esparruan lan egiten duten argazkilarien eta eragileen arteko loturak landu nahi ditugu, bide horretan, bitarteko gehiago inbertituta eta ahalegin handiagoak eginda.

Parte hartzeko formularioa

Parte hartzeko baldintzak:

  • Espainiako Estatuan bizi diren adinez nagusiko emakume argazkilariek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
  • Honako deialdi hau emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da. Zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliatuta, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde ezberdinetara zabalik dago deialdia.
  • Aurkezten diren lanak egiten ari diren lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez badute.

[...]

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri