Bueltan diran Pabellón 6 aretoko antzerki arineko jardunaldiak

  • Bueltan diran Pabellón 6 aretoko antzerki arineko jardunaldiak
pabellon6.org

  • DataMartxoak 24
  • Gaia Arte eszenikoak

Apirila antzerki arinaren hilabetea bezala finkatu da. Aurten ere, eta dagoeneko 9 dira, udaberriarekin eta Aste Santuarekin batera, Antzerki Arineko Jardunaldiak Pabellón 6era itzuliko dira. Publikoak maite duen jardunaldi hauen bederatzigarren edizioa apirilaren 1etik 24ra bitartean egingo da.

Jardunaldietan parte hartzeko proposamen andana jaso ondoren, 16 lan aukeratu dira, 11 gazteleraz eta 5 euskaraz. Guztiak argitaratu gabeak, hau da, 16 estreinaldi absolutu.

Astebururo 4 pieza ikusi ahal izango dira (3 gazteleraz eta 1 euskaraz, asteburu batean izan ezik, 2 euskaraz eta 2 gazteleraz).

Oraingo honetan, ikuskizunak Pabellón 6en eskainiko dira soilik, Gazte Konpainiaren egoitzak obretan jarraitzen baitu. Emanaldiak ostiral eta larunbat arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta igandeetan (saio bikoitza), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera) izango dira. Horrela, joan den urtean hain gustukoak izan ziren igande goizeko ekitaldiak mantenduko dira.

Sarrerak eskuratzeko modua errazteko, 2 piezako BONU ITXIAK jarriko ditugu salgai, 10 eurotan. Eta 4 piezako BONU ITXIAK 17 eurotan. 4 piezako BONUAK www.pabellon6.org webgunean eta txarteldegian erreserbatu ahal izango dira eta 2 piezako BONUAK emanaldiaren egunean bertan leihatilan soilik.

Aurreko edizioetan bezala, Jardunaldiak Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao / Tartean Teatroaren eta Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren laguntzarekin.

Aurten ere sari hauek banatuko dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Kriselu Saria euskarazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), “Café Bar Bilbao” – Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri