Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza

  • Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza
ueu.eus

  • DataMartxoak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Autorea: Josu Martinez Martinez

Gaiak: Zinea, Historia Euskaraz, Gizar-zientzia

Jakintza-arloak: Giza-zientzia

ISBN: 978-84-8438-821-0

Argitarapen urtea: 2022

Orrialdeak: 278

Paperezkoa 24€

Digitala 15.6€

Gaurdaino ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, hogeigarren mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Film eta egile ezezagun ugari aurkituko dituzu orrialdeotan, garai ezberdinetako intelektualen diskurtso, bizipen eta oihartzunak, eta baita hainbat istorio bitxi, triste eta harrigarri ere.

Hori guzia, bi zutabe ardatz hartuta. Batetik, datu-bilketa erraldoi bat eta iturri anitz eta ineditoak. Bestetik, egileak ezkutatzen ez duen ikuspegi propioa, interpretazio pertsonalei eta kritikari lekua uzten diena. Estilo bizi, zorrotz eta dibertigarri batez jorratua, akademiarako ez ezik, publiko zabalarentzat ere interesgarri den lana duzu eskuetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri