Pandemiaren aurretik zegoen eten digitala areagotu baino ez zen egin krisiarekin, agerian utziz kultura-erakundeek zer erronkari aurre egin behar zieten sortzen ari diren premia digitaletara egokitzeko orduan. Aurretik ingurune digitaletara ohitutako publikoek iaz online kultura-proposamenak aprobetxatu ahal izan dituzten bitartean, deskonektatuta dauden edo Internetera sartzeko mugak dituzten pertsonak baztertuta geratu dira.
Egoera hori aztertzeko, Arts Council England eta Good Things Foundation-ek honako txosten hau argitaratu dute: «Digital Inclusion and Exclusion in the Arts and Cultural Sector». Txostenean, kultura-erakundeak joera kezkagarri horri aurre egitera bideratzeko eta eskaintza digital inklusiboago baterantz aurrera egiteko tresnak proposatzen dira, eten digitala handitzen lagundu gabe.
[---]
Mackey, J. (2021). Digital Inclusion and Exclusion in the Arts and Cultural Sector. Arts Council England. artscouncil.org.uk