Epea: 2022/06/30
---
DEIALDI IREKIA MAIATZAREN 17ETIK EKAINAREN 30RA. Oraindik profesionalak ez diren artista eta kolektibo eszenikoentzako laguntzak. 'Trantsizioak 2022' programak lagundu egin nahi die beren produkzio eszenikoko praktiketan modu profesionalak pixkanaka-pixkanaka txertatzea proposatu nahi duten artista eta kolektibo eszenikoei. Hortaz, laguntza - eta ikaskuntza - programa bat da etorkizun profesional baten bila dabiltzanentzat.
Hautatutako eskaerek honako laguntza hauek jasoko dituzte:
- Aholkularitza eta laguntza proiektua diseinatu eta kudeatzeko lanetan. Honako gai hauei buruzko lan-saioak barne hartuko ditu: enpresa hastea, proiektu bat asmatzea, marketina, izapidetzea, aurrekontua, juridikoa, memoriaren ebaluazioa eta defentsaren prestaketa.
- 1.200€ (BEZa barne), prototipoa egiteko gastuetarako.
- 440€ (BEZa barne) mentorizazioarekin zerikusia duten gastuetarako.
- Entseguen gunea.
Informazio gehiago eta izena ematea