IKUSMIRA: Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi programa

  • IKUSMIRA: Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi programa

IKUSMIRA BERRIAKen proiektuak garatzeko egonaldi-programak talentu berriak zein berrikuntza eta hizkuntza berriak bultzatzen dituzten ikus-entzunezko ekoizpen-etxeak eta industriak inplikatu nahi ditu.

2023 EGONALDIRAKO IZEN EMATEKO BALDINTZAK:

Eskatzaileek izena emateko formularioa bete beharko dute. Online eskuratu daiteke Ikusmira Berriak-en webgunean. Nahitaezko eremuak betetzeaz gain, eduki hau jasotzen duen pdf. bat atxiki beharko da:

  • Informazio teknikoa (orrialde 1)
  • Sinopsi luzea (orrialde 1)
  • Tratamendua (8-12 orrialde bitartean)
  • Asmo-gutuna (1-2 orrialde)
  • Ekoizpen-datuak (2-3 orrialde)
    • Ekoizpen etxearen informazioa (izanez gero)
    • Aurrekontua
    • Finantzaketa – plana
  • Zuzendariaren CV eta biofilmografia (1-2 orrialde)

Dossierraren hizkuntza:

  • Zinemagile gaztelaniadunak: nahitaezkoa gaztelaniaz
  • Zinemagile ez- gaztelaniadunakt: Ingelesez
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zinemagileak: euskaraz eta gaztelaniaz edo soilik gaztelaniaz

Lehenengo egonaldia 2022ko martxoa eta apirilaren bitartean izango da. Sei astez, egoiliarrak lanean aritu ziren beren proiektuak garatuz.

Bigarren egonaldia, irailean, Zinemaldiarekin bat eginez, zinemagileak berriz etorriko dira Donostiara, egonaldiko azken bi asteak egitera. Orduan, proiektua garatuagoa izango dute zinema-industriari haren berri emateko. Aldi horretan, pitching saiorako (proiektuaren aurkezpena) prestakuntza jasoko dute, Zinemaldian bilduko diren 1.500 profesionaletako batzuekin bileraren bat lotzeko helburuarekin.

Egonaldiaren kokapena

Egonaldia Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egiten da. Kultura-proiektua ez ezik, Tabakaleraren eraikinak Euskadiko Filmategiaren, Donostia Zinemaldiaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Kutxa Fundazioa eta Elías Querejeta Zine Eskolaren egoitzak hartzen ditu.

Egonaldia:

Egonaldiaren helburua sormen-garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora ematea da. Parte-hartzaileek sei aste izango dituzte proiektuak zehazteko, eta epe horretan beren obrei egokitutako jardueretan parte hartu ahal izango dute.

  1. Prestakuntza: Hainbat maisu-eskola programatuko dira hautatutako proiektuen arabera.
  2. Sormen-aholkulariak: Hautaketa Batzordeko kideek proiektu guztiak aholkatuko dituzte, eta horien garapena orientatu eta ikuskatuko dute.
  3. Programak bidai-gastuak, ostatua eta dietak estaliko ditu .
  4. Proiektu bakoitzak 5.000 euroko laguntza izango du, garatu ahal izateko. Laguntza maiatzean emango zaie, egonaldiaren bi zatien erdian; hala, zinemagileek hobeto administratu ahalko dituzte beren bitartekoak eta hobeto aprobetxatuko dute esperientzia.

Baloratzeko irizpideak

Proiektuaren kalitatea eta sormena lehenetsiko dira, baita narrazio-estetika berriak sustatzen dituzten adierazpen-modu berritzaileak jasotzea ere.

Zinema-hizkuntzaren bide berriak aztertzea eta prozesuari garrantzia ematea baloratuko dira.

Halaber, batzordeak proiektua gauzatzea bideragarria izatea ere baloratuko du.


  • Epea 2022(e)ko Uztailak 1(e)tik 2022(e)ko Irailak 1(e)ra
  • EntitateaTabakalera, Donostiako Zinemaldia
  • Zuzkidura5.000
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • OnuradunakAutonomoak
  • Harremanaikusmira@tabakalera.eus / ikusmira@sansebastianfestival.com

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.