BIGARREN EKITALDIA dokumentala Pabellón 6en proiektatuko da

  • BIGARREN EKITALDIA dokumentala Pabellón 6en proiektatuko da

Proiekzioa martxoaren 3an arratsaldeko 20:00etan izango da

BIGARREN EKITALDIA (SEGUNDO ACTO) dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dugu martxoa. Filmak ideia hau du abiapuntutzat: edozein hiritako eraldaketaren prozesuak espazio alternatiboak sortzea bultzatu behar direla, non kultura planteamendu ireki eta berritzaile batetik ulertzen den.  Hori dela eta, adibidetzat hartzen du Pabellón 6 espazioa eta honen 10 urteko ibilbidea.

Hainbat jaialditatik igaro ondoren (ZINEBI, Madrilgo Zinemaldia FCM-PNR, FICARD 2022) eta FICARDen Dokumental Onenaren saria jaso ostean, dokumentala Pabellón 6 aretoan proiektatuko da, grabatu zen lekuan bertan.

Pabellón 6 sortu zenetik hamar urte bete direnean, sortzaileek, eta hainbat aktore, entsegu artean solasean ari dira, zerrategi zahar bat kultura erakartzeko gune bihurtzeak zer ekarri duen. 

Dokumentala Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendu dute elkarlanean. Bertan Ander Entziondo arkitektoaren, Ramón Barea, Irene Bau, Itziar Lazkano, Maria Goiricelaya, Borja Ruiz, Sandra Tejero eta Ioritz Benito aktoreen testigantzak jasotzen dira, Pedro Barearekin batera.

Ordubeteko iraupena duen filma ostiralean, martxoak 3, arratsaldeko 20:00etan proiektatuko da eta ondoren, ikusleekin solasaldia izango da. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurretiaz erreserba egitea www.pabellon6.org webgunean.

pabellon6.org

  • DataOtsailak 28
  • Gaia Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa