soilik 2 emanaldi, martxoak 11 eta 12.
Martxoko egitarauari jarraituz, La Chivata Teatro konpainia gaztea izango dugu talde gonbidatu gisa, PARTICULARES Y PATIOS antzezlanarekin.
Antzerki Fisioa lantzen duen La Chivata Teatro konpainiak, lengoaia eta narratiba berriak erabiliz, bere belaunaldiaren ispilu izango den ikuskizun baten aldeko apustua egitea du helburu.
PARTICULARES Y PATIOS etengabeko ziurgabetasunarekin eta irteera bat aurkitzeko itxaropen motel batekin bizi den belaunaldiaz mintzo zaigu.
Pakete misteriotsu bat entregatzeak, alokairuko etxebizitzetan nomada diren belaunaldi baten nahietara eta irriketara hurbiltzen gaitu. Dena eta ezer, fatxada ilunen artean gertatzen da. Auzoko paisaiak edo herrixka globala?
Lanaren zuzendaritza eta dramaturgia kolektiboa da, eta Salma El Amrani, David Hipola, Natalia Tapia, Miguel Chapa, Plámena Rodríguez eta Irati Morán dira protagonistak. Elementu gutxirekin eta sormen handiarekin, auzokideen patio honetako hainbat istorio kontatzen dizkigute.
Antzezlana martxoaren 11n eta 12an antzeztuko da (larunbateko emanaldia 20:00etan eta igandekoa 19:00etan). Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.